Goazeneko liburuaren sinadura ekitaldia azaroaren 23an Bilbon. Nikola Zalduegi (Eneko) eta Andrea Mora (Sara) aktore gazteak eta Jasone Osoro idazlea izango dira.
12:00etan, bezperan BECen izandako gimnasia erritmikako jaialdia; 17:00etan, Ezkurdia vs Altuna III, eta 18:00etan EHFko Cocks vs Bidasoa Irun partida.
'Ahotsak' saioan, hiru abesbatza arituko dira nor baino nor gehiago: Trintxerpeko Trintxer Zaharra, Zornotzako Xuxurlariak eta Iruñeako Divertimento abesbatza.
'Gure Kasa'n, Unai Elorriaga idazle bizkaitarra izango dute gonbidatu eta bere liburu berria aurkeztuko du, Iturria, eta ibilbide profesionalaz hitz egingo du.
ETB2k Adela Gonzalezek gidatuko duen '#Basquexperience' programa berria estreinatuko du eta denetariko esperientzia turistiko eta jasangarriak eskainiko ditu astero.
'Trauma' minisaila izango da ikusgai, azaroaren 15ean, 22:15ean, ETB2n. Danek (John Simm) bere semea hil izana leporatuko dio ospitalean artatuko duen zirujauari.
Sara Gandarak, Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak zuzenean gidatuko dute abenduaren 31ko 'Kaixo 2020' saio berezia ETB1en eta ETB2n Nafarroako Izaba herritik.
'Go!azen' telesailaren 6.0 denboraldia 2019ko azaroaren 22an hasiko da. Ostiralero izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, eta, gero, APPan eta EiTB Nahieranen.
Pilota audientzia: Lau T'erdiko Txapelketako finala, eguneko saiorik ikusiena. Batez beste, 281.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen emanaldiak
Telebistaren Akademiak 'La Víctima Número 8' nabarmendu du. ETBk, Telemadridek eta Mediaproren telesailak fikziozko zuzendaritza onenaren saria jasoko du.
ETB2n estreinatuko den 'El contable' filmak Ben Affleck aktorea du protagonista, Asperger sindromea duen eta kontabilitate arloan lan egiten duen gizonaren paperean.
Lazkaoko Santa Ana monasterioko ateak ireki dizkiete bertako moja zistertarrek 'Ur Handitan' saioko kideei klausuran bizitzea zer eta nolakoa den erakusteko.
'Yo Sé Más Que Tú' saioaren errekorra: Arazoaren 18ko atala inoizko ikusiena izan da. % 10,4ko audientzia eta 97.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu ditu.
Ipar Euskal Herriko arima irudikatu nahian, 'Arimaren Margolariak' saioaren bosgarren atalean. Azaroaren 20an, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en ikusgai.
Jose Luis Korta, asteazkenean, azaroak 20, 'Gure Kasa' saioan. Arraunaz eta 'El Conquistador del Fin del Mundo'n egin dituen agerraldiez mintzatuko da, besteak beste
Pentsioen inguruko erreportajea, azaroaren 20an, ETB2n eta eitb.eus-en. Pentsiodunen aldarrikapenez eta etorkizuneko prestazioak bermatzerik ote dagoen hiz egingo da