Quantcast
Channel: Telebista ataleko albisteak. eitb.eus atariko RSS jarioa.
Viewing all 16496 articles
Browse latest View live

'La balada de Lefty Brown' filma, uztailaren 8an, ETB2n

$
0
0

'La balada de Lefty Brown' filma, uztailaren 8an, ETB2n.Mendebalde basatian girotuta dago, Montanako lurraldea hiru muga ezberdinetan banatuta ondoren, Batasuneko 41. estatu bezala onartua izan zenean.

Astelehenean hasiko da "El Club del Tupper" saioaren denboraldi berria, Javi Sierraren eskutik

$
0
0

"El Club del Tupper" saioaren denboraldi berria uztailaren 12an hasiko da ETB2n, Javi Sierraren eskutik. 'Konkistatzeko errezetak' izango da lehen atalaren izenburua, eta "El Conquistador" saioko 'Seleta', Andrea Azkune eta Ismael Pereira lehiakide ezagunen errezetak ikusiko ditugu.

"En Jake" saioa, bere ordu tartean audientzia-buru

$
0
0

"En Jake" saioa bere ordu tartean audientzia-buru uztailaren 6ean. Xabier Lapitz kazetariak aurkeztutako saioak % 15,5eko audientzia zatia lortu zuen asteartean eta aste hasieratik eutsi dio lidergoari, astelehenean ere datu bikainak eskuratuz.

Binakako San Fermin Txapelketako finalerdia Iruñetik, uztailaren 8an, zuzenean

$
0
0

Kirolak ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean. San Fermin Txapelketako finalerdiak jokatuko dira Iruñetik zuzenean uztailaren 8an. Olaizola II-Mariezkurrena II vs Urrutikoetxea-Albisu arituko dira arrurez aurre. Aurretik, Frantziako Tourreko 12. etapa eskainiko da.

'El hombre que conocía el infinito', uztailaren 10ean, ETB2n

$
0
0

'El hombre que conocía el infinito', uztailaren 10ean, ETB2n. Srinivasa Ramanujanen matematikari indiarraren biografian oinarritutako filma da, Cambridgeko Unibertsitatean onartua dena.

Uztailaren 6ko "Biba Zuek!" inoizko saiorik ikusiena izan da

$
0
0

Uztailaren 7ko "Biba Zuek!" inoizko saiorik ikusiena izan da. Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa euskaldunen artean audientzia-buru izan da.

Leire Mayozek eraman du "El Conquis"eko lehiakide gogokoenaren 5.000 euroko saria!

$
0
0

Leire Mayozek eraman du "El Conquis"eko lehiakide gogokoenaren 5.000 euroko saria! Lasartearrak jaso ditu saioko jarraitzaileen boto gehien. Bego izan da bigarrena; Herrantxi, hirugarrena; Maialen gelditu da laugarren postuan; Arruti, bosgarrenean; Aitor, seigarrenean; eta Berako, zazpigarrenean.

Audientzia marka berria lortu du "El Conquistador" saioak 'El Favorito del Público' galarekin

$
0
0

Audientzia marka berria lortu du "El Conquistador" saioak, "El Favorito del Público" galarekin: % 22,0ko audientzia-zatia eskuratu zuen eta 180.000 ikus-entzule.

Joseba Arguiñano sukaldari eta aurkezlea, ostiralean, "Biba Zuek!" saioan

$
0
0

Joseba Arguiñano sukaldari eta aurkezlea izango da uztailaren 9an "Biba Zuek!" saioan "Altxa Txapela" izeneko saio berriaren inguruan hizketan. Aurretik, saioaren lehen orduan, cohousing-az edo etxekidetzaz arituko dira.

Frantziako Tourreko 13. etapa eta bikotekako San Fermin Torneoa, ostiralean

$
0
0

Kirolak zuzenean. Frantziako Tourreko 13. etapa eta bikotekako San Fermin Torneoa eskainiko da ETB1en eta eitb.eus-en uztailaren 9an. Ezkurdia-Martija vs P. Etxeberria-Zabaleta pilotariek jokatuko dituzte finalerdiak.

"Udak Dakarrena" saioaren denboraldi berria, astelehenetik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en

$
0
0

"Udak Dakarrena" saioaren denboraldi berria, uztailaren 12tik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en. Julian Iantzik aurkeztuta, "Udak Dakarrena" saioak gure etxeetaraino ekarriko digu behar dugun freskotasuna eta jai-giroa, beti ere, konpainia onenarekin.

Mikel Idoate pilotaria gonbidatuko dute, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

$
0
0

Mikel Idoate pilotaria gonbidatuko dute, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan. Aurretik, Urmuga natura eta gizakia mendiaren eta musikaren bidez uztartzea helburu duen jaialdiaz arituko dira.

Marvin Hagler boxeolariaren borrokaldirik aipagarrienak, ostiraleko "Boxeo Izarrak"en

$
0
0

Marvin Hagler boxeolariaren borrokaldirik aipagarrienak, uztailaren 9an, "Boxeo Izarrak"en. Bereziki, bi neurketa eskainiko dira: Vito Antuofermoren aurka jokatu zuen lehen munduko txapelketa, eta Wembley, Alan Minter britainiarraren aurka egindakoa.

'Britney Spears Fokupean' dokumentalaren estreinaldia, igande honetan, ETB1en eta eitb.eus-en

$
0
0

"Britney Spears Fokupean" dokumentalaren estreinaldia, uztailaren 11n, ETB1en. 'The New York Times'ek ekoiztutako lanak abeslariaren goraldia eta ospe handiaren ondorengo lur-jotze gogorra gogoratuko du.

"Zurekin Bat!" lehiaketan izena emateko epea, zabalik

$
0
0

"Zurekin Bat!" lehiaketan izena emateko epea zabalik. Izena emateko deitu 618 55 34 23 zenbakira edo idatzi zurekinbat@k2000.com helbidera. Castinga.

"Lau hiriburu, lau kontzertu" saio bereziaren lehen emanaldia Anne Lukinekin, larunbat honetan

$
0
0

"Lau hiriburu, lau kontzertu" saio berezia Anne Lukinekin, uztailaren 10ean. Lau ekitaldi berezik osatzen dute saioa, kontzertu bana kapital bakoitzean. Lehen emanaldia uztailaren 10ean izango dugu ikusgai: Iruñean ospatuko da Anne Lukin artistaren eskutik.

Idoia Azurmendi musikaria, asteleheneko "Biba Zuek!" saioan

$
0
0

Idoia Azurmendi musikaria, uztailaren 12an "Biba Zuek!" saioan. Saioaren lehen orduan, irrintziari buruzko 'Erraiak' dokumentalari buruz arituko da Ekain Martinez de Lizarduy zuzendari eta antropologoa.

'Rafa Berrio in memoriam' omenaldi saioa, larunbateko "Oholtzan"en

$
0
0

"Rafa Berrio In Memoriam" omenaldi saioa, uztailaren 10ean "Oholtzan" saioan. Ilaski Serranok aurkeztuta, hainbat lagunek eta lankideak Rafa Berrioren lana gogoratu, goraipatu eta omenduko dute Victoria Eugenia antzokian eskainitako kontzertu berezi honetan.

Laboral Kutxa Plazandreak torneoko 4. jardunaldia, astelehen gauean

$
0
0

Laboral Kutxa Plazandreak torneoko 4. jardunaldia, uztailaren 12an. Larrarte-Arraiza-Capellán vs Arrizabalaga-Etxegarai-Mendizabal pilotariak izango dira aurrez aurre.

Cancuneko hondartzetara bidaia, igande honetako "Vascos por el Mundo" saioan

$
0
0

Cancuneko hondartzetara eta Mexikora bidaia, uztailaren 11n "Vascos por el Mundo" saioan. Nazioarteko turistek bertan gehien bisitatzen duten tokia ezagutuko dute Mikel, Joseba, Peru eta Remeren eskutik. Natura, abentura kirolak eta festa dira erakargarri nagusiak.
Viewing all 16496 articles
Browse latest View live